martes, 13 de diciembre de 2016

Niños vs. Moda


Hona hemen, joan zen astean III. Jardunaldi Pedagogikoetan ikusitako bideo bat. Bideo honek, kritika handia egiten dio emakumeari. Yolanda Martinezek haur talde bati  iragarki batzuen inguruko hausnarketa edo haien iritzia eskatzen die.

Umeei esandakoa erreparatuz gero, ikus dezakegu, emakumeak beti gaixorik, hildak, bakarrik, triste, mozkorrak... daudela. Gizonezkoak aldiz, heroiak, buruzagiak, empresaburuak.. dira. Eta hori zergatik? Emakumeak gizonek dituzten eskubide berdinak dituzte gurte ustez. 

Rol eta esteriotipo hauek, txikitatik erakusten dizkigute, eta ez bakarrik hau! Beste hainbat gauza ere erakusten dizkigute. Horregatik, irakasleak izango garen einean rol zein estereotipo hauek sahiestu behar ditugu, eta umeei erakutsi emakumeek zein gizonek eskubide berdinak dituztela.





Honako webgune honetatik berreskuratua:  http://www.yolandadominguez.com/project/ninos-vs-moda/

martes, 6 de diciembre de 2016

ADIMEN ANITZAK

Howard Gardnerrek, EEUUko psikologoa, zioen haurrek zortzi adimen garatu behar dituztela. Hezkuntzan garatzen ari den proposamen batzuk dira adimen anitzak. Gure burmiuna, potentziala, anitza eta moldagarria da. Gizaki bizidun guztiok, adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Ondorioz, ikasleak beraien perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzunkizuna du eskolak. Horregatik, teoria hau oso baliagarria izan daiteke.

Garnerrek honako adimen hauek proposatu zituen.
1. Adimen musikala
2.Adimen linguistikoa
3.Adimen logiko-matematikoa
4.Adimen naturala
5.Adimen interpertsonala
6.Adimen intrapertsonala
7.Adimen zinestezikoa eta gorputzezkoa
8.Adimen espaziala

Resultado de imagen de adimen anitzak

Laburbilduz, Gardnerrek dio gizaki bakoitza zortzi adimen hauek dituela, baina gizaki bakoitza hobeagoa dela batean edo bestean. Bizitzari aurre egitekoadimen hauek menderatuta izan behar ditugu. Horregatik haurrak txiki-txikiak direnean hainbat ekintzen bidez bultzatu behar ditugu.





lunes, 5 de diciembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA #A3

Hilabete honen hasieran, abenduak 3, hain zuzen ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu da, urtero bezala. 

Euskal Herriko herri zein hirietan, egun hau poztasunez ospatu da, ekintza desberdinak proposatuz. Hona hemen adibide bezala, Amurrio herrian egun horretan, elkarrekin euskarararen aldarrikapena egiteko proposamena aurkezten dizuegu, aurrera eraman izan zena, eta gainera arrakasta handiarekin!!


Aiaraldeko herri askotatik, Amurriora hurbildu dira ospakizunean haur eta guraso askok parte hartzeko .  Laudioko eta herri horren inguruko abeslari eta musikari askoren laguntzarekin, abesti bat sortu dute eta abesti hori dantzatu eta interpretatu izan dute, ospakizunari hasiera emateko.

Hemen uzten dizuegu bideoa, espero dugu zuen gustokoa izatea!!






https://vimeo.com/192116778



LAU HISTORIAK

Lehenengo historia...

  Sei urteko haur baten amak, minbizia du. Egun hauetan haurra (mutila) gelan oso triste egon da eta jolas orduak eta denbora libreak negarrez igaro ditu. Bere inguruan zeuden umeek berataz barre egin dute, neska bat zela esanez. Irakasleak umearen egoeraz larritu egin da eta familiaren egoeraren berri jaso dute.

  Klaseko umeek bullying-a egiten bukatu zuten. Bost urteko haurrak, ez zion bere amari klasean gertatutakoa kontatu nahi, gurasoak ez larritzeko.

  Azkenean, irakasleak gelakide guztien aurrean hitzaldi bat eman zuen, mutilak ere sentimenduak adierazi dezaketela azalduz. Horren ondorioz, ez zutela inork baztertu behar, pertsona bakoitzak sentimenduak adierazteko aukera duelako.


Bigarren historia...

  Peio bi urte  erdiko haurra da eta bi urteko haurrentzako gelan eskolatuta dago. Haurrarekin lan egiten duten irakasleak eskolatzearen hasiera hasieratik nabaritu dizkiote zailtasunak. Zailtasun horiek gelan integratzea oztopatzen diote, hala nola; komunikazioan eta pertonarteko harremanetan. Gelara hetzen denean, ez ditu agurrak onartzen, bere kideengandik aldentzen da, bakarrik egoten da gelaren alde batean, ez du onartzen beste pertsonen hurbilketa... Gauza guzti hauen ondorioz, irakasleek kezkatzen hasi dira eta bere gurasoekin hitz egiten erabakitzen dute, haurraren inguruko informazioa emateko eta haiek etxean ikusten eta bizitzen dituzten egoerak ezagutzeko.

  Irakasleak egingo dituzten behaketez gain, egoki iritzi diote balorazio sakonagoa egiteri ere, haurrak zer nolako premiak dituen zehaztu eta komunikazioaren alderdiak zentzu zabalean landuko dituzten lehentasunak eta hezkuntza-jarrabideak finkatu ahal izateko.


Hirugarren historia...

  3-4 urte bitarteko haur batek, egunero ikasgelan talde lanaren ordua zenean, txiza eta kaka egiten zuen gainean.

  Hasiera batean, hezitzaileek ez zioten garrantzi handirik eman arazo horiei, oso gutxitan eta noizbehinka egiten zuelako. Baina denbora aurrera joan ahala, arazoa areagotzen joan zen, eta egunero, aldi askotan aldatu behar izaten zuten arropaz. Beraz, hezitzaileak, gurasoekin hiz egitera joatea erabaki zuten. Gurasoak, etxez aldatzen zeudela azaldu zien irakasleei, orduan posible zela egun horietan haurrak behar zuen atentzioa ez izatea eta eskolan arreta deitzeko esfinterra ez kontrolatzen hastea. Etxe berrira ohitzeko arazoak izateko aukerak handiak ziren, horregatik etxetik kanpo arreta hori eskatzen hasteko posibilitatea zegoen.


Laugarren historia...

  Juan bi urteko haurra da. Bere inguruan dauden pertsonak oso lasaia, umoretsua, lotsati eta beste umeekin jolastea gustatzen zaiola adierazi dute.

  Urte honetan hasi da haurtzaindegian, hasieran bere jokaera normala zen baina orain erakusten dituen jokaerak oldakorrak dira: Lagunei iletik botatzea eta gustuko ez duen zerbait egin behar duenean, jotzen du. Honen ondorioz, beste umeak ez dute nahi ezta jolastu ezta egon berarekin. Jarduera fisikoren bat egin behar duenean oihukatzen eta bere ingurunean dauden gauzei ostikadak ematen hasten da.

  Portaera hauek amarekin eztabaidatzean, etxean portaera horiek ez dituela baina bere dibortzioaren ondorioz, Juan bere aitari ez dio ia ikusten adierazi dit.


jueves, 1 de diciembre de 2016

IRAKASLEAREN FUNTZIOAK

Hona hemen irakasle baten funtzioei buruzko mapa kontzeptual bat! Espero dugu zuen gustokoa izatea.





miércoles, 30 de noviembre de 2016

ZEINTZUK DIRA IRAKASLE BATEN ROLAK?



Hona hemen guk sortutako mapa kontzeptuala irakaslearen rolen ingurukoa. Espero dugu zuen gustokoa izatea!




martes, 29 de noviembre de 2016

Changing paradigms ( Ken Robinson)

CHANGING PARADIGMS




1- Zergatik adierazten da eskola iraganeko tresna dela?
Urteetan zehar gizartea aldatuz joan da, baina hezkuntza alorrak ez ditu moldaketarik jasan. Ikasgelan hezkuntza metodo eta tresna berdinak erabiltzen dira. Haurrak, globalean ikusten dira; hau da, pertsona bakoitzari ez zaio era indibidual batean laguntzen eta behatzen.

2- Zertan bereizten dira pertsona akademikoak eta ez akademikoak?
Akademikoa, oinarrizko ikasketak, unibertsitate tituluak dituztena dira. Ez-akademikoak berriz, titulo akademikorik ez dituztenak dira.

3-Zeintzuk dira trebetasun akademikoak?
Oinarrizko tresnak menperatzen dakitenak, trebetasun akademikoa dute. Hau da, Alfabetatze akademikoa dutenek, trebetasun akademikoa dute.
Aipatu beharra dago, gaur egun tituluek garrantzi gutxiago dutela.

4- Aurrekoari jarraituz, akademikoak ez diren trebetasunak eskolaz kanpo gelditu beharko lirateke ? Adibideak eman.
Ken Robinsonek esaten du, lehengo eskoletan eta gaur eguneko eskoletan, ez direla alderdi batzuk kontuan hartzen, edota, hainbat trebetasun eskolaz kanpo gelditzen direla aipatzen du. Hala nola, ingurunea, autonomia pertsonala, hizkuntzak ( ahozkoa, idatzizkoa, gorputz adierazpena), artearekin zerikusia dutenak. Hauek guztiak, kanpo geratzen dira, akademikoak ez direlako.

5- Zer adierazten du Ken Robinson-ek TDAH delakoari buruz? Zer uste duzue zuek?
Ken Robinsonek zioen, TDHA, epidemia moderno bat zela. Zer gertatzen da haurrak TDHA dutela diagnostikatzen dutenean?, segituan medikamentuak ematen dizkiotela, hauekin, beren portaera zein izaera guztiz aldatzen dizkiotenak. Beraz, haurren pontetziala ez da garatzen, eta hauen sormena oztopatzen dute, haurrak robotak bihurtuz.


6-Ken Robinson-en ustez, nola daude antolatuta gure eskolak? Nolako eredua segitzen dute?
Eskolak, industriaren eredua jarraitzen dute. Umeak sailkatzen dira.

7-Zure ustez, eskolan ikasleen sormena bultzatzen ote da?
Ez. Ikasleen sormena ez da lantzen, haurrei eskura ematen zaiolako dena. Pensamiento dibergente. Eskola lehiakorrak ez dator bat batasunarekin.