martes, 29 de noviembre de 2016

Changing paradigms ( Ken Robinson)

CHANGING PARADIGMS




1- Zergatik adierazten da eskola iraganeko tresna dela?
Urteetan zehar gizartea aldatuz joan da, baina hezkuntza alorrak ez ditu moldaketarik jasan. Ikasgelan hezkuntza metodo eta tresna berdinak erabiltzen dira. Haurrak, globalean ikusten dira; hau da, pertsona bakoitzari ez zaio era indibidual batean laguntzen eta behatzen.

2- Zertan bereizten dira pertsona akademikoak eta ez akademikoak?
Akademikoa, oinarrizko ikasketak, unibertsitate tituluak dituztena dira. Ez-akademikoak berriz, titulo akademikorik ez dituztenak dira.

3-Zeintzuk dira trebetasun akademikoak?
Oinarrizko tresnak menperatzen dakitenak, trebetasun akademikoa dute. Hau da, Alfabetatze akademikoa dutenek, trebetasun akademikoa dute.
Aipatu beharra dago, gaur egun tituluek garrantzi gutxiago dutela.

4- Aurrekoari jarraituz, akademikoak ez diren trebetasunak eskolaz kanpo gelditu beharko lirateke ? Adibideak eman.
Ken Robinsonek esaten du, lehengo eskoletan eta gaur eguneko eskoletan, ez direla alderdi batzuk kontuan hartzen, edota, hainbat trebetasun eskolaz kanpo gelditzen direla aipatzen du. Hala nola, ingurunea, autonomia pertsonala, hizkuntzak ( ahozkoa, idatzizkoa, gorputz adierazpena), artearekin zerikusia dutenak. Hauek guztiak, kanpo geratzen dira, akademikoak ez direlako.

5- Zer adierazten du Ken Robinson-ek TDAH delakoari buruz? Zer uste duzue zuek?
Ken Robinsonek zioen, TDHA, epidemia moderno bat zela. Zer gertatzen da haurrak TDHA dutela diagnostikatzen dutenean?, segituan medikamentuak ematen dizkiotela, hauekin, beren portaera zein izaera guztiz aldatzen dizkiotenak. Beraz, haurren pontetziala ez da garatzen, eta hauen sormena oztopatzen dute, haurrak robotak bihurtuz.


6-Ken Robinson-en ustez, nola daude antolatuta gure eskolak? Nolako eredua segitzen dute?
Eskolak, industriaren eredua jarraitzen dute. Umeak sailkatzen dira.

7-Zure ustez, eskolan ikasleen sormena bultzatzen ote da?
Ez. Ikasleen sormena ez da lantzen, haurrei eskura ematen zaiolako dena. Pensamiento dibergente. Eskola lehiakorrak ez dator bat batasunarekin. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario