lunes, 14 de noviembre de 2016

GOGOETA: zertarako eskola ? zertarako hezkuntza?



  Gaur egun, asko hitz egiten da hezkuntzari eta eskolaren funtzioari buruz, baina ez dago ideia bateratu bat gai honi buruz. Dena dela, era askotako hezkuntzak daude behar desberdinak asetzen dituztenak. Ondorioz, gizaki bakoitzak bere beharren araberako hezkuntza hautatu egiten du. Adibide esanguratsuenak honako hauek izan ahal dira: Homeschooling-a, hezkuntza bereiztua edo eskola tradizionala. Bakoitzak bere alde positiboak eta negatiboak izanik.

  Alde batetik, eskola tradizionalaren ondorio positiboei dagokionez, haurrek behar duten arreta jasotzen dute eta beraiek behar duten informazioa modu egokian irakasteko gaitasuna daukaten pertsonek zaintzen dituzte. Gainera, beste haur batzuekin sozializatzeko eta elkar lanean aritzeko aukera dute. Beste aldetik, hezkuntza generalizatua da. Hori dela eta, haur guztiek erritmo berdina jarraitu behar dute eta horrek, haur batzuen atzerapena dakar. Ez hori bakarrik, eredu tradizionalaren helburua haurrek azterketa gainditzea da; azkenean, ikasitakoa ahazten dute. Beraz, metodo hori erabilgarria ez dela esan genezake.

  Homeschooling metodoari dagokionez, hezkuntza modu indibidualago batean irakasten da eta horrek, haurren garapena bultzatzen du. Hezkuntza mota honen alde txarrena, sozializazioaren gaia da. Beraz, haurrak bakarrik egotera ohitzen dira, eta bizitzan zehar eta taldean lan egiterakoan zailtasunak zuertatzen zaizkio.

  Hezkuntza bereiztuaren kasuan, emaitza akademikoei dagokionez, ikerketek diote emaitzak hobeagoak direla. Hala ere, haurretan honek arazoak sor ditzake haien jarreran. Izan ere, bereizita egoteak ez du sozializazioa bermatzen, diskriminazioa baizik.

  Azkenik, argi dagoena da haurrek edozein hezkuntza jasota ere, oinarrizko printzipioak, besteekin jarrera egokiak izaten eta elkarlanean aritzen ikasi behar dutela. Hezkuntzarik jaso ezean, haurrek arazoak izango zituzten beste haurrekin harremanak izateko edota etorkizunean lana bilatu ahal izateko. Horregatik esan genezake, ezinbestekoa dela heziketa maila jakin bat izatea.



Resultado de imagen de educacion



No hay comentarios:

Publicar un comentario