TESTUINGURUA
Ipuin guztietan, emakume guztiak, zoriontsu izateko, ederrak izan behar garela
erakusten digute. Txikiak garenetik, estereotipo batzuk definitzen dira eta
gero gure etorkizunean eragina izaten dute.
Ipuin honekin, estereotipo horiek apurtzea lortzen da. Itsusia izanda,
zoriontasunean bizi da, eta ederra izatea lortzen duenean, zoriontsu izateko
egiten zituen gauza guztiak, ezin ditu egin, beraz, ez da hain zoriontsu. Istorio
honekin, zoriontsu izateko, itsusia zein ederra izateak, ez du zertan baldintzatu
behar.
ROLAK
Betiko ipuinetan, rolak oso definituta daude, eta honen adibide bat “La
bella y la bestia” da. Emakumea “bella”, oso neska polita da eta bizitzan nahi
duena lortzen du ederra delako. Gizona berriz, oso itsusia da, eta horregatik,
beldurra ematen du eta ez dute maitatzen.
Beldarraren istorioan, rol horiek apurtzen dira. Beldarrak, hasiera batean
itsusia izanda, zoriontsu da eta gero, tximeleta eder batean bihurtzean, nahiz
eta lehen egiten zituen gauzak ezin egin, bere ahalmenen barruan, ahal den
neurrian zoriontsu izaten saiatzen da.
IRITZI
PERTSONALA

Lan bikaina. Zorionak!
ResponderEliminar