Arratsalde on!
Gehienetan ikusi dugu eskoletan zein geletan umeek animalia bat izaten dutela. Kasu batzuetan, benetazko animaliak izaten dituzte, beste batzuetan aldiz, fikzioizkoak izan ohi dira. Umeek ikusi bezain laister izen bat ipintzen diote eta zaintzan laguntzen dute.
Batzuetan, guraso batzuk kezkatuta azaltzen dira maskota bat gelan dagoenean, agian umeari zerbait egin edota gaixotasun bat transmititu dizkiolako. Baina ohartzen bagara, abantail gehiago ditu animalia bat izatea.
Garapen psikologikoari dagokionez, umeek animalia bat izanda, zerbaitenganako erantzunkizuna garatzen dute eta haien arteko erlazio eta harremanetan laguntzen du. Adibidez, autistak diren umeak, oso harreman onak izaten dituzte animaliekin eta haientzat oso lagungarria da haien alboan animalia bat izatea. Nolabait ere, animalia bat duzunean erantzunkizun bat dago eta haurrek zaintzan laguntzen dutenez eginbeharren erantzunkizuna ikasten dute. Gainera, animalia batekin maitasuna eta errespetua lantzen ikas dezakete.
Honetaz gain, animaliek umeen autoestiman eragin handia dute. Umeek, zerbaiten erantzunkizun sentitzeak nagusitasun bat sortzen dio eta gai ikusten dira gauza gehiago egiteko laguntza eskatu gabe. Alegia, komunikazioaren garapenean eragin handia duela, eta oso lagungarria da umeentzat.
Amaitzeko, animaliekin haurrei bizitzari buruzko ikasgai asko erakutsi diezaiekegu: jaiotza, heriotza, gaixotasunak... Kasu hauek, haien bizitza pertsonalera eraman dituzte. Horrela, familian gertatutako antzeko egoerak hobeto eramaten ikasten dute eta haien sentimenduak adierazten eta laguntza eskatzen ikasten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario