Bideo honen bidez ikus dezakegu nola dagoen gure hezkuntza-sistema. Umeak aspertuta daude eta motibazio falta sumatzen da. Azken urteotako errealitatea ikus dezakegu. Honekin batera esan beharra dago, eskola gehienek eredu teknikoa jarraitzen dutela. Umeak naskatuta daude teoria ikasteaz, azkenean ahazten zaielako. Ume hauek ikasten dute irakasleak horrela dela esaten duelako eta ez die aukera ematen hausnartzeko.
Gure iritziz, irakasle batek ikasleari herramintak eman behar dizkio bere kabuz helburuak lortzeko. Hau guztia, ikaslearen araberakoa izanten da, batzuetan ikasleak gozatzen du, baina beste askok ez; beste batzuetan, esfortzu gehiago behar da eta hau ikasle bakoitzaren araberakoa izan ohi da, ikasle guztiak ez direlako berdinak izaten. Horregatik, irakasleak hainbat gauza kontuan hartu behar ditu, bakoitzaren nortasuna, gustoak... Eta horrela, ikasleen motibazioa piztu dezake.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.
Honako webgune honetatik berreskuratua : https://www.youtube.com/watch?v=SNrAqVZ6BxE
Egilea ez dakit agertzen den; baina, telebista programa bai: 2 katean ematen zen Redes.
ResponderEliminar