Waldorf Steneirren pedagogia, gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputzam adimena eta arima barneratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du, sormena eta ekimena landuz.
Pedagogia honen ezaugarri aipagarrienak, honako hauek dira:
- Haurrak askatasunean heztea. Horrekin batera, gizaki errepetutsuak izateko gaitasunak ikasten dituzte.
- Haurraren erritmoa errespetatu behar da.
- Haurra ekintza eta une guztien erdigunea da.
- Ez zaie soilik ikasgai konkretuei garrantzia ematen, baizik eta irakaskuntzarako arlo anitzetan garatzen diren trebezien ekintza bateratuari.
- Ikasketen programazioa, haurraren garapenaren arabera egiten da.
- Ez da kalifikaziorik ematen. Haurrak ez dira azterketekin eta errendimendu eskakizunekin presionatzen. Horren ordez, indibidualtasunean oinarritutako garapen kooperatiboa bultzaten dute.
- Naturarekiko harremanak. Urtaroen erritmoa eta ezaugarriak gertutik bizi egiten dituzte. gizakiak naturarekin eta ingurunearekin duen harremanaren kontzientzia hartu behar du.
Hona hemen, Waldorf pedagogia lantzen duen ikastola bateko bideo bat!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!
Sarrera interesgarria da. Dena dela, informazio iturria aipatu beti behar da. Trokonizera joan zarete zuzenean eskola ikustera? Egunkaritik atera duzue? Mesedez, alde hau argitu
ResponderEliminar