viernes, 30 de septiembre de 2016

Eguerdi on!

Gaurkoan pil-pilean dagoen gai bat dakartzagu. Gaur egun eskolatik ikasleak ateratzen direnean etxekolan ugari izaten dituzte, denbora asko eskaintzen diote etxekolanak egiteari. Honek umeek ez jolastea eta ez dibertitzea dakartza. 


Ikasleak etxean bere logeletan giltzaperatuak egoten dira, etengabe etxekolanak egiten eta bukatzen dituztenean berandu izaten ohi denez, lotara joaten dira.  Askotan eskolatik kanpoko ekintzetara apuntatuta egoten dira, eta bertatik etxekolanak jasotzen dituzte.


Gure ustez, etxekolanak neurri batean onak dira, bertatik ikasten duzulako, baina adin horretan ezin dira eduki hainbeste etxekolan. Klaseak gehiago aprobetxatu behar dira, irakasle askok ez baitute ezer egiten edo ez dute klasea ondo aprobetxatzen. Umea garai horretan bizitzaz gozatu behar du, ezin da egon egun guztia giltzaperatua. Jolasteko garaia da adin hura eta horretaz disfrutatu behar du, bere familiarekin eta lagunekin.Umeak bere inguruan dagoen jendearekin asko ikasi ahal du, baina ez du aukerarik horretarako, egun guztia lanpetuta dagoelako.













jueves, 29 de septiembre de 2016

Eskola-betebeharren aurkako greba




"CEAPA" guraso-erakundeak eskola-betebeharren aurkako kanpaina hasi dute. Uste duzue eskola-betebehar asko bidaltzen dituztela ?

Kanpaina honen helburua, etxeko lan guztiak desagertzea da. Horretarako,gurasoen helburua, irakasleek asteburuetan etxeko lanik ez bidaltzea da. . Baldintza hau ez onartzekotan, gurasoek asteburua pasa ondoren, eskolan agiri bat entregatuko dute bere seme-alabei bidalitako etxeko lanak zergatik ez duten egin azalduz.

"CEAPA"-K egindako ikerketaren laburpena hau izan da:
  • Gurasoen % 20,24 ek  ikasleek eguneko bi ordu baino gehiago eskaintzen dizkietela betebeharrei dio(asteroko 10 ordu baino gehiagokoa).
  • Gurasoen % 39,44 ek betebeharrak sarritan gatazkan sartzen direla umeen beharrekin salatzen dute.
  • Adingabeen % 29,41 ek bi orduen gainetik kokatzen dituzte betebeharrak.
  • Hamar umeetatik lauk, jolasteko eta atseden hartzeko denbora ez dutela errespetatzen pentzatzen dute; eta %65,67 ek,  betebeharrak ez egiteak kaltetzen dituela ziurtatzen dute.
Honen ondorioz, ikerketari " eskolan irakasgaia falta da : nire aisialdia"  deitzea erabaki dute.

domingo, 25 de septiembre de 2016

sábado, 24 de septiembre de 2016

Reggio Emilia eta Loris Malaguzzi



REGGIO EMILIA

Reggio Emilia, italiako iparraldeko hiria da eta hango udal eskolak, bereziak dira.

Hiri honetako eskolen funtzionamendua ondo ulertzeko, beharrezkoa da Loris Malaguzzi aipatzea.

Loris Malaguzzi Italiako Correggio herrian jaio zen, 1020.urtean. Hezkuntzan lizentziatu eta gero, Reggio Emilian bizi izan zen. Han haurrekin (0-6 urtekoekin), gurasoekin eta hezitzaileekin erlazionatutako bere esperientziak, ikertu, esperimentatu eta burutu zituen. Horren guztiaren ondotik, bere lan pedagogikoa eratu zuen, haurraren gaitasunei eta bere harreman sozialei buruzkoa. Unibertsala den lan pedagogikoa da, Reggio Emilian sortu zena baina gaur egun, mundu osotik zehar sakabanatu dena.

Reggio Emiliako udal eskolen ezaugarrietako bat zera izan da: hausnarketa teorikoen gaurkotasuna eta bilaketaren eta esperimentazioaren garrantzia, zeinak langileen etengabeko prestakuntza prozesua izan duen oinarri. Beste ezaugarri batzuk ere baditu: talde lana, giroaren garratzia hezitzaile bat gehiago bezala, tailerraren presentzia, familien eta herritarren parte-hartze indartsua eta bizia, eta herrialdeko kulturarekiko harreman sinergikoa.

Interesgarria iruditzen zaigun lan pedagogia da, beraz, gainetik azaltzen duen bideo bat utziko dizuegu eta aurrerago gai honen inguruko informazio gehiago eskeiniko dizuegu!





Arratsalde on!


Gaurkoan argazki bat dakartzagu. Argazki hau ikustean,  gaur egungo hezkuntza sisteman pentsatu dugu. Irudi honetan islatzen da LOMCE sistema. Argazki honetan ageri diren animalia hauen artean, tximinoa, zuhaitzera igo daitekeen bakarra da. Beste animaliak ordea, ez dute tximoa bezalako gaitasun bera  zuhaitzera igotzeko. Beraz, bakarrik kontuan hartuko da, ariketa hau egiteko gaitasuna duena, kontuan hartu gabe, besteek izan ditzaketen ahalamenak. 

Gaur egun, leku askotan ikus daitekeen egoera bat da. Gaitasun batzuetara soilik zentratzen gara beste gaitasun batzuk daudela kontuan hartu gabe eta hauen aurrean buruarekin atzera eginez. Denok, ahalmen ezberdinak ditugu, eta gaitasun  guzti hauek egoera zein ingurura moldatu behar ditugu, denok modu batean edo bestean kapazak garelako ekintza ezberdinak burutzen. 
Argazkian, ageri den iraskaleak aurkezten duen ariketa beste era batera proposatzen baldin bazuen eta animalia bakoitzaren gaitasunak kontuan hartzen baldin bazituen, guztiak ariketa egiteko gaitasuna  izango zuten, nahiz eta bakoitzak modu batean edo bestean burutu arren. 




Kaixo guztioi!

Blogg honi hasiera emateko, gure lehen lanaren berri eman nahi dizuegu. Lana, honetan datza: hamar urteko esperientzia duen irakasle bat topatzea eta hezkuntzaren inguruko informazioa jasotzea da helburu nagusiena. Horretarako, honako galdera hauek egitea pentsatu dugu.


1.Zer ikasketak burutu dituzu?
2.Nolakoa izan zen zure hasiera?
3.Zeintzuk izan ziren zure motibazioak irakasle bezala lan egiteko?
4.Zeure espektatibak lanari dagokionez, hasi aurretik eta oraingoak berdinak dira? Zergatik?
5.Nolako lanpostuak bete dituzu?
6.Irakaskuntzari dagokionez, zeintzuk izan dira bizi izan dituzun aldaketak?
7.Zeintzuk dira zure kexka nagusiak? Eta erronkak?
8.Zein da klaseak emateko jarraitzen duzun metodologia?
9.Nolako harremanak izan dituzu ikasleen gurasoekin?
10. Gaur egun, nola dago hezkuntza eremua ikusita?
11.Zer deritzozu LOMCE-ren inguruan?
12.Etorkizun batean, nola ikusten duzu irakaskuntzaren eremua?

Espero dugu galdera hauen bidez gure helburuak lortzea. Eskerrik asko eskainitako arretagatik.


viernes, 16 de septiembre de 2016


Kaixo guztioi!

Lau neskek sortutako talde bat gara, eta Hayanata izenarekin aurkezten gara. Blogg honeri hasiera emateko, lehendabizi geure burua aurkeztuko dugu:

Talde honetako lehenengo kidea HAizea da, Amurriotik dator eta 23 urte dauzka. Haizeak, haur-hezkuntzako  eta gizarteratzeko goi mailako zikloak burutu ditu. 

Ondoren, bigarren partaide bezala, YAsmina dugu, Gasteiztarra da eta 22 urte ditu. Haizearekin batera haur hezkuntzako goi mailako zikloa egin du.

 Hurrengo partaidea, gazteena, NAiara dugu, 18 urte dituena. Arrasatetik dator eta bertan batxillergoko ikasketak burutu ditu. 

Azkenengo partaide bezala TAnia dugu, 22 urte ditu eta Eskoriatzatik dator. Egindako ikasketeei dagokionez, haur-hezkuntzako goi mailako zikloa egin du aurretik aipatutako kideak bezala.

Antza denez, taldearen izena nahiko bitxia da. Egia esanda ez diogu buelta askorik eman eta partaide bakoitzaren izenaren lehenengo bi letrak hartuz eta elkartuz HAYANATA izenari forma eman diogu.

Lauhilabete honetan blogg honetan arituko gara, beti ere zuen arreta eta interesa piztu nahian.