Kaixo guztioi!
Blogg honi hasiera emateko, gure lehen lanaren berri eman nahi dizuegu. Lana, honetan datza: hamar urteko esperientzia duen irakasle bat topatzea eta hezkuntzaren inguruko informazioa jasotzea da helburu nagusiena. Horretarako, honako galdera hauek egitea pentsatu dugu.
1.Zer ikasketak burutu dituzu?
2.Nolakoa izan zen zure hasiera?
3.Zeintzuk izan ziren zure motibazioak irakasle bezala lan
egiteko?
4.Zeure espektatibak lanari dagokionez, hasi aurretik eta
oraingoak berdinak dira? Zergatik?
5.Nolako lanpostuak bete dituzu?
6.Irakaskuntzari dagokionez, zeintzuk izan dira bizi izan
dituzun aldaketak?
7.Zeintzuk dira zure kexka nagusiak? Eta erronkak?
8.Zein da klaseak emateko jarraitzen duzun metodologia?
9.Nolako harremanak izan dituzu ikasleen gurasoekin?
10. Gaur egun, nola dago hezkuntza eremua ikusita?
11.Zer deritzozu LOMCE-ren inguruan?
12.Etorkizun batean, nola ikusten duzu irakaskuntzaren
eremua?
Espero dugu galdera hauen bidez gure helburuak lortzea. Eskerrik asko eskainitako arretagatik.
Espero dugu galdera hauen bidez gure helburuak lortzea. Eskerrik asko eskainitako arretagatik.
Oso ondo dago. Aurrera lanarekin!
ResponderEliminar