sábado, 24 de septiembre de 2016

Reggio Emilia eta Loris Malaguzzi



REGGIO EMILIA

Reggio Emilia, italiako iparraldeko hiria da eta hango udal eskolak, bereziak dira.

Hiri honetako eskolen funtzionamendua ondo ulertzeko, beharrezkoa da Loris Malaguzzi aipatzea.

Loris Malaguzzi Italiako Correggio herrian jaio zen, 1020.urtean. Hezkuntzan lizentziatu eta gero, Reggio Emilian bizi izan zen. Han haurrekin (0-6 urtekoekin), gurasoekin eta hezitzaileekin erlazionatutako bere esperientziak, ikertu, esperimentatu eta burutu zituen. Horren guztiaren ondotik, bere lan pedagogikoa eratu zuen, haurraren gaitasunei eta bere harreman sozialei buruzkoa. Unibertsala den lan pedagogikoa da, Reggio Emilian sortu zena baina gaur egun, mundu osotik zehar sakabanatu dena.

Reggio Emiliako udal eskolen ezaugarrietako bat zera izan da: hausnarketa teorikoen gaurkotasuna eta bilaketaren eta esperimentazioaren garrantzia, zeinak langileen etengabeko prestakuntza prozesua izan duen oinarri. Beste ezaugarri batzuk ere baditu: talde lana, giroaren garratzia hezitzaile bat gehiago bezala, tailerraren presentzia, familien eta herritarren parte-hartze indartsua eta bizia, eta herrialdeko kulturarekiko harreman sinergikoa.

Interesgarria iruditzen zaigun lan pedagogia da, beraz, gainetik azaltzen duen bideo bat utziko dizuegu eta aurrerago gai honen inguruko informazio gehiago eskeiniko dizuegu!





1 comentario:

  1. Egilea aipatzeko esan nahi nuen; baina, bideoan ez dut ikusi. Oso egile egokia Haur Hezkuntzarako.

    ResponderEliminar