sábado, 24 de septiembre de 2016

Arratsalde on!


Gaurkoan argazki bat dakartzagu. Argazki hau ikustean,  gaur egungo hezkuntza sisteman pentsatu dugu. Irudi honetan islatzen da LOMCE sistema. Argazki honetan ageri diren animalia hauen artean, tximinoa, zuhaitzera igo daitekeen bakarra da. Beste animaliak ordea, ez dute tximoa bezalako gaitasun bera  zuhaitzera igotzeko. Beraz, bakarrik kontuan hartuko da, ariketa hau egiteko gaitasuna duena, kontuan hartu gabe, besteek izan ditzaketen ahalamenak. 

Gaur egun, leku askotan ikus daitekeen egoera bat da. Gaitasun batzuetara soilik zentratzen gara beste gaitasun batzuk daudela kontuan hartu gabe eta hauen aurrean buruarekin atzera eginez. Denok, ahalmen ezberdinak ditugu, eta gaitasun  guzti hauek egoera zein ingurura moldatu behar ditugu, denok modu batean edo bestean kapazak garelako ekintza ezberdinak burutzen. 
Argazkian, ageri den iraskaleak aurkezten duen ariketa beste era batera proposatzen baldin bazuen eta animalia bakoitzaren gaitasunak kontuan hartzen baldin bazituen, guztiak ariketa egiteko gaitasuna  izango zuten, nahiz eta bakoitzak modu batean edo bestean burutu arren. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario