viernes, 30 de septiembre de 2016

Eguerdi on!

Gaurkoan pil-pilean dagoen gai bat dakartzagu. Gaur egun eskolatik ikasleak ateratzen direnean etxekolan ugari izaten dituzte, denbora asko eskaintzen diote etxekolanak egiteari. Honek umeek ez jolastea eta ez dibertitzea dakartza. 


Ikasleak etxean bere logeletan giltzaperatuak egoten dira, etengabe etxekolanak egiten eta bukatzen dituztenean berandu izaten ohi denez, lotara joaten dira.  Askotan eskolatik kanpoko ekintzetara apuntatuta egoten dira, eta bertatik etxekolanak jasotzen dituzte.


Gure ustez, etxekolanak neurri batean onak dira, bertatik ikasten duzulako, baina adin horretan ezin dira eduki hainbeste etxekolan. Klaseak gehiago aprobetxatu behar dira, irakasle askok ez baitute ezer egiten edo ez dute klasea ondo aprobetxatzen. Umea garai horretan bizitzaz gozatu behar du, ezin da egon egun guztia giltzaperatua. Jolasteko garaia da adin hura eta horretaz disfrutatu behar du, bere familiarekin eta lagunekin.Umeak bere inguruan dagoen jendearekin asko ikasi ahal du, baina ez du aukerarik horretarako, egun guztia lanpetuta dagoelako.













1 comentario: