viernes, 16 de septiembre de 2016


Kaixo guztioi!

Lau neskek sortutako talde bat gara, eta Hayanata izenarekin aurkezten gara. Blogg honeri hasiera emateko, lehendabizi geure burua aurkeztuko dugu:

Talde honetako lehenengo kidea HAizea da, Amurriotik dator eta 23 urte dauzka. Haizeak, haur-hezkuntzako  eta gizarteratzeko goi mailako zikloak burutu ditu. 

Ondoren, bigarren partaide bezala, YAsmina dugu, Gasteiztarra da eta 22 urte ditu. Haizearekin batera haur hezkuntzako goi mailako zikloa egin du.

 Hurrengo partaidea, gazteena, NAiara dugu, 18 urte dituena. Arrasatetik dator eta bertan batxillergoko ikasketak burutu ditu. 

Azkenengo partaide bezala TAnia dugu, 22 urte ditu eta Eskoriatzatik dator. Egindako ikasketeei dagokionez, haur-hezkuntzako goi mailako zikloa egin du aurretik aipatutako kideak bezala.

Antza denez, taldearen izena nahiko bitxia da. Egia esanda ez diogu buelta askorik eman eta partaide bakoitzaren izenaren lehenengo bi letrak hartuz eta elkartuz HAYANATA izenari forma eman diogu.

Lauhilabete honetan blogg honetan arituko gara, beti ere zuen arreta eta interesa piztu nahian.


No hay comentarios:

Publicar un comentario