martes, 13 de diciembre de 2016

Niños vs. Moda


Hona hemen, joan zen astean III. Jardunaldi Pedagogikoetan ikusitako bideo bat. Bideo honek, kritika handia egiten dio emakumeari. Yolanda Martinezek haur talde bati  iragarki batzuen inguruko hausnarketa edo haien iritzia eskatzen die.

Umeei esandakoa erreparatuz gero, ikus dezakegu, emakumeak beti gaixorik, hildak, bakarrik, triste, mozkorrak... daudela. Gizonezkoak aldiz, heroiak, buruzagiak, empresaburuak.. dira. Eta hori zergatik? Emakumeak gizonek dituzten eskubide berdinak dituzte gurte ustez. 

Rol eta esteriotipo hauek, txikitatik erakusten dizkigute, eta ez bakarrik hau! Beste hainbat gauza ere erakusten dizkigute. Horregatik, irakasleak izango garen einean rol zein estereotipo hauek sahiestu behar ditugu, eta umeei erakutsi emakumeek zein gizonek eskubide berdinak dituztela.





Honako webgune honetatik berreskuratua:  http://www.yolandadominguez.com/project/ninos-vs-moda/

martes, 6 de diciembre de 2016

ADIMEN ANITZAK

Howard Gardnerrek, EEUUko psikologoa, zioen haurrek zortzi adimen garatu behar dituztela. Hezkuntzan garatzen ari den proposamen batzuk dira adimen anitzak. Gure burmiuna, potentziala, anitza eta moldagarria da. Gizaki bizidun guztiok, adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Ondorioz, ikasleak beraien perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzunkizuna du eskolak. Horregatik, teoria hau oso baliagarria izan daiteke.

Garnerrek honako adimen hauek proposatu zituen.
1. Adimen musikala
2.Adimen linguistikoa
3.Adimen logiko-matematikoa
4.Adimen naturala
5.Adimen interpertsonala
6.Adimen intrapertsonala
7.Adimen zinestezikoa eta gorputzezkoa
8.Adimen espaziala

Resultado de imagen de adimen anitzak

Laburbilduz, Gardnerrek dio gizaki bakoitza zortzi adimen hauek dituela, baina gizaki bakoitza hobeagoa dela batean edo bestean. Bizitzari aurre egitekoadimen hauek menderatuta izan behar ditugu. Horregatik haurrak txiki-txikiak direnean hainbat ekintzen bidez bultzatu behar ditugu.





lunes, 5 de diciembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA #A3

Hilabete honen hasieran, abenduak 3, hain zuzen ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu da, urtero bezala. 

Euskal Herriko herri zein hirietan, egun hau poztasunez ospatu da, ekintza desberdinak proposatuz. Hona hemen adibide bezala, Amurrio herrian egun horretan, elkarrekin euskarararen aldarrikapena egiteko proposamena aurkezten dizuegu, aurrera eraman izan zena, eta gainera arrakasta handiarekin!!


Aiaraldeko herri askotatik, Amurriora hurbildu dira ospakizunean haur eta guraso askok parte hartzeko .  Laudioko eta herri horren inguruko abeslari eta musikari askoren laguntzarekin, abesti bat sortu dute eta abesti hori dantzatu eta interpretatu izan dute, ospakizunari hasiera emateko.

Hemen uzten dizuegu bideoa, espero dugu zuen gustokoa izatea!!






https://vimeo.com/192116778



LAU HISTORIAK

Lehenengo historia...

  Sei urteko haur baten amak, minbizia du. Egun hauetan haurra (mutila) gelan oso triste egon da eta jolas orduak eta denbora libreak negarrez igaro ditu. Bere inguruan zeuden umeek berataz barre egin dute, neska bat zela esanez. Irakasleak umearen egoeraz larritu egin da eta familiaren egoeraren berri jaso dute.

  Klaseko umeek bullying-a egiten bukatu zuten. Bost urteko haurrak, ez zion bere amari klasean gertatutakoa kontatu nahi, gurasoak ez larritzeko.

  Azkenean, irakasleak gelakide guztien aurrean hitzaldi bat eman zuen, mutilak ere sentimenduak adierazi dezaketela azalduz. Horren ondorioz, ez zutela inork baztertu behar, pertsona bakoitzak sentimenduak adierazteko aukera duelako.


Bigarren historia...

  Peio bi urte  erdiko haurra da eta bi urteko haurrentzako gelan eskolatuta dago. Haurrarekin lan egiten duten irakasleak eskolatzearen hasiera hasieratik nabaritu dizkiote zailtasunak. Zailtasun horiek gelan integratzea oztopatzen diote, hala nola; komunikazioan eta pertonarteko harremanetan. Gelara hetzen denean, ez ditu agurrak onartzen, bere kideengandik aldentzen da, bakarrik egoten da gelaren alde batean, ez du onartzen beste pertsonen hurbilketa... Gauza guzti hauen ondorioz, irakasleek kezkatzen hasi dira eta bere gurasoekin hitz egiten erabakitzen dute, haurraren inguruko informazioa emateko eta haiek etxean ikusten eta bizitzen dituzten egoerak ezagutzeko.

  Irakasleak egingo dituzten behaketez gain, egoki iritzi diote balorazio sakonagoa egiteri ere, haurrak zer nolako premiak dituen zehaztu eta komunikazioaren alderdiak zentzu zabalean landuko dituzten lehentasunak eta hezkuntza-jarrabideak finkatu ahal izateko.


Hirugarren historia...

  3-4 urte bitarteko haur batek, egunero ikasgelan talde lanaren ordua zenean, txiza eta kaka egiten zuen gainean.

  Hasiera batean, hezitzaileek ez zioten garrantzi handirik eman arazo horiei, oso gutxitan eta noizbehinka egiten zuelako. Baina denbora aurrera joan ahala, arazoa areagotzen joan zen, eta egunero, aldi askotan aldatu behar izaten zuten arropaz. Beraz, hezitzaileak, gurasoekin hiz egitera joatea erabaki zuten. Gurasoak, etxez aldatzen zeudela azaldu zien irakasleei, orduan posible zela egun horietan haurrak behar zuen atentzioa ez izatea eta eskolan arreta deitzeko esfinterra ez kontrolatzen hastea. Etxe berrira ohitzeko arazoak izateko aukerak handiak ziren, horregatik etxetik kanpo arreta hori eskatzen hasteko posibilitatea zegoen.


Laugarren historia...

  Juan bi urteko haurra da. Bere inguruan dauden pertsonak oso lasaia, umoretsua, lotsati eta beste umeekin jolastea gustatzen zaiola adierazi dute.

  Urte honetan hasi da haurtzaindegian, hasieran bere jokaera normala zen baina orain erakusten dituen jokaerak oldakorrak dira: Lagunei iletik botatzea eta gustuko ez duen zerbait egin behar duenean, jotzen du. Honen ondorioz, beste umeak ez dute nahi ezta jolastu ezta egon berarekin. Jarduera fisikoren bat egin behar duenean oihukatzen eta bere ingurunean dauden gauzei ostikadak ematen hasten da.

  Portaera hauek amarekin eztabaidatzean, etxean portaera horiek ez dituela baina bere dibortzioaren ondorioz, Juan bere aitari ez dio ia ikusten adierazi dit.


jueves, 1 de diciembre de 2016

IRAKASLEAREN FUNTZIOAK

Hona hemen irakasle baten funtzioei buruzko mapa kontzeptual bat! Espero dugu zuen gustokoa izatea.





miércoles, 30 de noviembre de 2016

ZEINTZUK DIRA IRAKASLE BATEN ROLAK?



Hona hemen guk sortutako mapa kontzeptuala irakaslearen rolen ingurukoa. Espero dugu zuen gustokoa izatea!




martes, 29 de noviembre de 2016

Changing paradigms ( Ken Robinson)

CHANGING PARADIGMS




1- Zergatik adierazten da eskola iraganeko tresna dela?
Urteetan zehar gizartea aldatuz joan da, baina hezkuntza alorrak ez ditu moldaketarik jasan. Ikasgelan hezkuntza metodo eta tresna berdinak erabiltzen dira. Haurrak, globalean ikusten dira; hau da, pertsona bakoitzari ez zaio era indibidual batean laguntzen eta behatzen.

2- Zertan bereizten dira pertsona akademikoak eta ez akademikoak?
Akademikoa, oinarrizko ikasketak, unibertsitate tituluak dituztena dira. Ez-akademikoak berriz, titulo akademikorik ez dituztenak dira.

3-Zeintzuk dira trebetasun akademikoak?
Oinarrizko tresnak menperatzen dakitenak, trebetasun akademikoa dute. Hau da, Alfabetatze akademikoa dutenek, trebetasun akademikoa dute.
Aipatu beharra dago, gaur egun tituluek garrantzi gutxiago dutela.

4- Aurrekoari jarraituz, akademikoak ez diren trebetasunak eskolaz kanpo gelditu beharko lirateke ? Adibideak eman.
Ken Robinsonek esaten du, lehengo eskoletan eta gaur eguneko eskoletan, ez direla alderdi batzuk kontuan hartzen, edota, hainbat trebetasun eskolaz kanpo gelditzen direla aipatzen du. Hala nola, ingurunea, autonomia pertsonala, hizkuntzak ( ahozkoa, idatzizkoa, gorputz adierazpena), artearekin zerikusia dutenak. Hauek guztiak, kanpo geratzen dira, akademikoak ez direlako.

5- Zer adierazten du Ken Robinson-ek TDAH delakoari buruz? Zer uste duzue zuek?
Ken Robinsonek zioen, TDHA, epidemia moderno bat zela. Zer gertatzen da haurrak TDHA dutela diagnostikatzen dutenean?, segituan medikamentuak ematen dizkiotela, hauekin, beren portaera zein izaera guztiz aldatzen dizkiotenak. Beraz, haurren pontetziala ez da garatzen, eta hauen sormena oztopatzen dute, haurrak robotak bihurtuz.


6-Ken Robinson-en ustez, nola daude antolatuta gure eskolak? Nolako eredua segitzen dute?
Eskolak, industriaren eredua jarraitzen dute. Umeak sailkatzen dira.

7-Zure ustez, eskolan ikasleen sormena bultzatzen ote da?
Ez. Ikasleen sormena ez da lantzen, haurrei eskura ematen zaiolako dena. Pensamiento dibergente. Eskola lehiakorrak ez dator bat batasunarekin. 

lunes, 28 de noviembre de 2016

Gabon guztioi!

Hona hemen Loris Malaguzziren olerki bat. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Haurra
ehunez egina dago.
Haurrak ehun hizkuntza ditu
ehun esku
ehun pentsamendu
ehun pentsatzeko era
jolasteko eta hitz egiteko
ehun beti ehun
entzuteko era
harritzeko maitatzeko
ehun poztasun
abesteko eta ulertzeko
ehun mundu
aurkitzeko
ehun mundu
sortzeko
ehun mundu
amesteko.

Haurrak
ehun hizkuntza ditu
( eta gainera ehun ehun ehun)
baina laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Esaten diote:
pentsatzeko eskurik gabe
jarduteko bururik gabe
entzuteko hitz egin gabe
ulertzeko alaitasunik gabe
maitatu eta harritzeko
pazkotan eta Gabonetan soilik.
Esaten diote:
jadanik existitzen den mundua aurkitzeko
eta ehunetik laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Esaten diote:
jokoa eta lana
errealitatea eta fantasia
zientzia eta irudimena
zerua eta lurra
arrazoia eta ametsa
ez doazela elkarrekin.
Eta esaten diote
ehun ez dela existitzen .
Haurrak dio:
" hala ere ehun existitzen da".

domingo, 20 de noviembre de 2016

UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA! #A20

Gaur, azaroak 20, Haurren Nazioarteko Eguna da, horregatik haien eskubideen alde lan egitea garrantzitsua da, haiek merezi dutelako! Hona hemen, umeen eskubideak azaltzen dituen argazkitxo bat:



Zuen gustokoa izatea espero dugu! GORA HAURRAK!!!! 

lunes, 14 de noviembre de 2016

GOGOETA: zertarako eskola ? zertarako hezkuntza?



  Gaur egun, asko hitz egiten da hezkuntzari eta eskolaren funtzioari buruz, baina ez dago ideia bateratu bat gai honi buruz. Dena dela, era askotako hezkuntzak daude behar desberdinak asetzen dituztenak. Ondorioz, gizaki bakoitzak bere beharren araberako hezkuntza hautatu egiten du. Adibide esanguratsuenak honako hauek izan ahal dira: Homeschooling-a, hezkuntza bereiztua edo eskola tradizionala. Bakoitzak bere alde positiboak eta negatiboak izanik.

  Alde batetik, eskola tradizionalaren ondorio positiboei dagokionez, haurrek behar duten arreta jasotzen dute eta beraiek behar duten informazioa modu egokian irakasteko gaitasuna daukaten pertsonek zaintzen dituzte. Gainera, beste haur batzuekin sozializatzeko eta elkar lanean aritzeko aukera dute. Beste aldetik, hezkuntza generalizatua da. Hori dela eta, haur guztiek erritmo berdina jarraitu behar dute eta horrek, haur batzuen atzerapena dakar. Ez hori bakarrik, eredu tradizionalaren helburua haurrek azterketa gainditzea da; azkenean, ikasitakoa ahazten dute. Beraz, metodo hori erabilgarria ez dela esan genezake.

  Homeschooling metodoari dagokionez, hezkuntza modu indibidualago batean irakasten da eta horrek, haurren garapena bultzatzen du. Hezkuntza mota honen alde txarrena, sozializazioaren gaia da. Beraz, haurrak bakarrik egotera ohitzen dira, eta bizitzan zehar eta taldean lan egiterakoan zailtasunak zuertatzen zaizkio.

  Hezkuntza bereiztuaren kasuan, emaitza akademikoei dagokionez, ikerketek diote emaitzak hobeagoak direla. Hala ere, haurretan honek arazoak sor ditzake haien jarreran. Izan ere, bereizita egoteak ez du sozializazioa bermatzen, diskriminazioa baizik.

  Azkenik, argi dagoena da haurrek edozein hezkuntza jasota ere, oinarrizko printzipioak, besteekin jarrera egokiak izaten eta elkarlanean aritzen ikasi behar dutela. Hezkuntzarik jaso ezean, haurrek arazoak izango zituzten beste haurrekin harremanak izateko edota etorkizunean lana bilatu ahal izateko. Horregatik esan genezake, ezinbestekoa dela heziketa maila jakin bat izatea.



Resultado de imagen de educacion



jueves, 10 de noviembre de 2016

"LA BELLA BESTIA" istorioaren iruzkina

TESTUINGURUA

Ipuin guztietan, emakume guztiak, zoriontsu izateko, ederrak izan behar garela erakusten digute. Txikiak garenetik, estereotipo batzuk definitzen dira eta gero gure etorkizunean eragina izaten dute.

Ipuin honekin, estereotipo horiek apurtzea lortzen da. Itsusia izanda, zoriontasunean bizi da, eta ederra izatea lortzen duenean, zoriontsu izateko egiten zituen gauza guztiak, ezin ditu egin, beraz, ez da hain zoriontsu. Istorio honekin, zoriontsu izateko, itsusia zein ederra izateak, ez du zertan baldintzatu behar.

ROLAK

Betiko ipuinetan, rolak oso definituta daude, eta honen adibide bat “La bella y la bestia” da. Emakumea “bella”, oso neska polita da eta bizitzan nahi duena lortzen du ederra delako. Gizona berriz, oso itsusia da, eta horregatik, beldurra ematen du eta ez dute maitatzen.

Beldarraren istorioan, rol horiek apurtzen dira. Beldarrak, hasiera batean itsusia izanda, zoriontsu da eta gero, tximeleta eder batean bihurtzean, nahiz eta lehen egiten zituen gauzak ezin egin, bere ahalmenen barruan, ahal den neurrian zoriontsu izaten saiatzen da.


IRITZI PERTSONALA


Oso ondo iruditzen zaigu estereotipo eta rolekin apurtzeko betiko ipuinen istorioak aldatzea. Txikiak garenetik, pelikula eta ipuinen bidez, rol batzuk definitzen dira, eta horrek, gure bizitzan eragin handia egindako arazo bihurtu da. Gauzak pixkanaka aldatzen doaz, baina rol eta estereotipo horiek haurrei erakustea saihestu beharko zen. Pertsona itsusia edo pertsona polita izatea, oso gauza subjektiboa da. Pertsonaren arabera, gauza bat polita izango da eta bestearentzat, berriz, itsusia. Gainera pertsonen edertasun erreala, barrutik dago, hau da, pertsonalitatea. Beraz, pertsona guztiak, zoriontsu izateko aukera dugu, itsusi edo polita izatea kontuan hartu gabe.




LA BELLA BESTIA


Había una vez, una oruga verde, peluda, babosa y con los ojos saltones. La verdad es que no era una oruga muy bonita, pero era la oruga más simpática de todo el jardín en el que vivía. Se llamaba Lola y le encantaban las flores. Se lo pasaba genial correteaba entre las flores y jugaba con todos los insectos. Los saltamontes le enseñaban a saltar, las abejas le enseñaban a recoger polen, con las hormigas jugaba al escondite y las libélulas la llevaban volando de un lugar
a otro del jardín, como si fuera en helicóptero.

Era la oruga más fea y más feliz de todo el lugar. Un buen día, empezaron a plantar flores nuevas en el jardín, y con las
nuevas flores llegaron insectos de otros lugares, que cada vez que veían a la oruga verde, peluda, babosa y con los ojos saltones se reían de ella. Decían que era la oruga más
fea que habían visto jamás. La pobre oruga empezó a dejar de comer y a dejar de jugar. Estaba tan triste que lo único
que hacía era arrastrarse despacito entre los arbustos más pequeños para camuflarse y que no la vieran llorar.

Uno de esos días tristes empezó a encontrarse extraña, decidió acostarse a descansar y dormir y dormir hasta que se le pasase el malestar. A la mañana siguiente una mariposa del Reino de las María-Posadas la visitó y le dijo: “¡Bienvenida a nuestro reino!, pronto dejarás de ser una fea bestia para ser
una bella mariposa”. Nuestra amiga no entendió bien lo que quería decir y continuó con su plácido sueño.


Pasaron dos días y la oruga seguía durmiendo. Cuando se despertó fue a lavarse las gotas de rocío que la noche había dejado sobre ella. Cuando se vio reflejada en el agua ¡SE PEGÓ UN SUSTO ENORME! Casi no se reconocía, su cuerpo peludo y baboso había cambiado hasta convertirse en una hermosa mariposa, tenía unas alas tan grandes y coloridas que se confundían con los colores del arco iris. Su aspecto era totalmente diferente. Se fue corriendo para que la vieran aquellos insectos que se burlaban de ella, para que vieran lo hermosa que era ahora. Al verla todos se quedaron con la boca abierta. Llamó a los saltamontes para saltar con ellos, pero sus patas ya no le permitían hacerlo como antes. Llamó a las abejas para recoger polen con ellas, pero sus alas eran tan grandes que se quedaba todo el polen pegado en ellas y era muy difícil limpiarlo después. Llamó a las hormigas para jugar al escondite, pero era imposible con su tamaño esconderse en el hormiguero. Llamó a las libélulas para subirse sobre ellas e imaginarse que iba en helicóptero, pero su peso lo impedía, ya que sus alas sólo le permitían volar como una mariposa.

Fue entonces cuando echó de menos ser una oruga y se dijo: “antes yo no era bella pero no me preocupaba, vivía feliz, me arrastraba por las hojas verdes de los árboles y podía jugar con mis amigas y amigos sin temor a mancharme o perder
mis colores”. Quería jugar como lo hacía antes. Comprendió que la belleza no es nada importante y que tener amigos y amigas para jugar es el mayor tesoro que una oruga puede
tener. Entonces decidió que si era feliz siendo oruga ahora tenía que aprender a serlo siendo mariposa. Así que despreocupándose de su fealdad o belleza, se prometió disfrutar cada día con sus amistades, viviendo y aceptándose tal y como era.




LAUKITXO-ren istorioa

Eguerdi on!

Gaurko honetan, aniztasunarekin zerikusia duen bideo bat utziko dizuegu. Laukitxo-ren istorio honekin, gaur egungo gizartean ematen diren egoerak islatzen dira, benetan dagoen arazoa zein den azalduz. Desberdintasunak aldatu nahian, ez ditugu pertsona bakoitzaren benetako ezaugarriak kontuan hartzen eta horrek ez du inklusioa bultzatzen. Beraz, pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartu behar dira, ingurua eta baliabideak ezaugarri horietara egokituz eta bazterkeria saihestuz, horrela,  gizarte INKLUSIBO bat lortuz.





jueves, 3 de noviembre de 2016

ETXEKOLANEN LEHENENGO GREBA


Pil-pilena dagoen gaia da etxekolanena. Espainian etxekolan ugari bidaltzen dituzte eta umeek ez dute denbora librerik. Beraz, guraso asko kexkatuta daude haien seme-alaben hezkuntzaz eta lehenengo greba antolatu dute asteburu honetan. Gurasoak kexatzen dira haien seme-alabekin denbora igarotzen ez dutelako, beti haien logelan giltzapetuak daudelako.


Resultado de imagen de familia con niños




CEAPA-k antolatu egin du greba. Haien helburu nagusiena da etxekolanak murriztea edo ez izatea. Guraso talde honek aitortu du eskolan ikasgai bat falta dela " mi tiempo libre" deiturikoa. Gurasoek familia batera egoteko denbora eskatzen dute, azkenean umeak etxekolanekin ezin dio denborarik eskeini familiari, beti lanpetuta dagoelako.

Resultado de imagen de niños y deberes


Artikulu osoa irakurtzeko hona hemen artikulua.
Honako webgune honetatik berreskuratua:  http://www.abc.es/sociedad/abci-primera-huelga-deberes-espana-arranca-este-proximo-semana-201611021246_noticia.html?ns_campaign=gs_ms&ns_mchannel=abc_es&ns_source=fb&ns_linkname=cm_general&ns_fee=0





lunes, 31 de octubre de 2016

MOTIBAZIO FALTA


Bideo honen bidez ikus dezakegu nola dagoen gure hezkuntza-sistema. Umeak aspertuta daude eta motibazio falta sumatzen da. Azken urteotako errealitatea ikus dezakegu. Honekin batera esan beharra dago, eskola gehienek eredu teknikoa jarraitzen dutela. Umeak naskatuta daude teoria ikasteaz, azkenean ahazten zaielako. Ume hauek ikasten dute irakasleak horrela dela esaten duelako eta ez die aukera ematen hausnartzeko. 


Gure iritziz, irakasle batek ikasleari herramintak eman behar dizkio bere kabuz helburuak lortzeko. Hau guztia, ikaslearen araberakoa izanten da, batzuetan ikasleak gozatzen du, baina beste askok ez; beste batzuetan, esfortzu gehiago behar da eta hau ikasle bakoitzaren araberakoa izan ohi da, ikasle guztiak ez direlako berdinak izaten. Horregatik, irakasleak hainbat gauza kontuan hartu behar ditu, bakoitzaren nortasuna, gustoak... Eta horrela, ikasleen motibazioa piztu dezake.



 Espero dugu zuen gustokoa izatea.






Honako webgune honetatik berreskuratua : https://www.youtube.com/watch?v=SNrAqVZ6BxE


Homeschooling

Etxeko eskolatzea, haurra bere etxean hezitzea da, eskola publiko, pribatu edo beste erakunde batera joan gabe, familia edo beste pertsona baten gidaritzapean.

Honen inguruko bideo bat uzten dizuegu, gure ustez hezkuntza mota honen abantailak eta desbantailak aipatuz.


ABANTAILAK:

- Haurraren berezko izaera kontuan hartzen da
- Ikaskuntza erritmoa, pertsonaren araberakoa da
- Hezkuntza indibidualizatua da
- Bulling-a saihesten da
-...

DESABANTAILAK:

- Sozializazio arazoak izatea
- Ez dituzte titulu ofizialik lortzeko aukerarik
- Familia guztiek ez dute aukera hezkuntza hori eskeintzeko (ekonomiagatik, jasotako hezkuntzagatik,...)
- Etxetik kanpoko lana eta heziketa eramateko zailtasunak (denbora falta)
- Ordutegi aldaketak eta errutina falta
-...


viernes, 21 de octubre de 2016

IRAKASLE EREDUAK

Gabon!

Hemen uzten dizuegu irakasle bezala lan egiteko dauden hiru ereduen laburpena, estilo desberdinak zer nolako ezaugarriak dituzten ikus dezazuen

TEKNIKOA
PRAKTIKOA
KRITIKOA

HELBURUA: programa jarraitzea eta ikesleek materia menperatzea

CURRICULUMA: programazioa da, administraziotik inposatutakoa

ALDAKETEN AURREAN: ez du interesik aurkezten

JARRERA: jerarkikoa, ez du malgutasunik

EBALUAZIOA: ez ditu ikasleen aurrerapenak kontuan hartzen

IKASLEEKIKO HARREMANA: ikasle oso onak à promozionatu eta goraipatu

LANKIDEEKIKO HARREMANA: ez du ontzat hartzen besteen laguntza

METODOLOGIA: autoritarioa, saio magistralak

ESKEMA KOGNITIBOAK: itxiak dira


HELBURUA: gauzak nola egiten diren eta hórrela egitearen zein den jakitea

CURRICULUMA: jarraibide bezala erabiltzen du, veste baliabideak kontuan hartuz

ALDAKETEN AURREAN: prest daude aldaketak egiteko

EBALUAZIOA: ikasleen aurrerapenak kontuan hartzen ditu

IKASLEEKIKO HARREMANA: harreman ona sustatu, ikasleen ikuspuntua kontuan hartuz

LANKIDEEKIKO HARREMANA: adiskidetasuna kontuan hartzen du baina indibidualista da

ESKEMA KOGNITIBOAK: malguak dira


HELBURUA: kalitatezko irakaskuntza sustatzea, mugak jarriz.

ALDAKETEN AURREAN: prest daude, betiere ondorioak kontuan hartuz

EBALUAZIOA: ikasleen aurrerapenak kontuan hartzen ditu

IKASLEEKIKO HARREMANA: harreman ona sustatu, ikasleen ikuspuntua kontuan hartuz

LANKIDEEKIKO HARREMANA: adiskidetasuna kontuan hartzen du baina indibidualista da

ESKEMA KOGNITIBOAK: malguak dira


IRAKASLEAREN BIZI ZIKLOAK
KEZKA ETA ERRONKA BERRIAK



  • Dibertsifikazioa

  • Esperimentatzea

  • Aldaketa instituzionalak direla eta, erronka berriak







  •  Erantzunkizunak onartzea (korrdinazioa, zuzendaritza...)











  •  Lanen errutina

  • Gogoa galtzea

  • Ikasle talde "zailagoak"





jueves, 20 de octubre de 2016

Neskak, mutilak eta LOMCE


Gaurkoan, Pikara aldizkariko artikulu bat dakartzagu.


NESKAK, MUTILAK ETA LOMCE
Wert legeak’ ikastetxe segregatuak sustatuko ditu, patriarkatua indartzeko era eraginkor bat erabiliz




Pasa den urriaren hamarrean, Espainiar kongresuan ‘Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa’ (LOMCE) onartu egin zen. Erreforma polemiko honek hainbat neurri barnebiltzen ditu, horien artean, hizkuntza gutxituak bigarren maila batean kokatzea, edukien eta azterketen zentralizazioa, bide profesional bata edo bestea lehenago aukeratu behar izatea, lanbide heziketaren eta erlijio irakasgaiaren bultzada eta sexu araberako bereizketa eredutzat duten ikastetxeak bultzatzea, besteak beste.
Azken neurri honen inguruko hausnarketa gauzatuko dut gaurkoan. LOMCE-ren bidez, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatuak diru publikoz laguntzea sustatuko da, hau da, mota honetako ikastetxeekin kontzertu ekonomikoak bultzatu egingo dira. Dena den, aipatu beharra dago Hego Euskal Herrian jada baditugula sexu arteko segregazioa modelotzat duten 8 eskola kontzertatu gutxienez, horiek guztiak Opus Deiari atxikiak.
“Wert legea” deiturikoak, hortaz, dagoeneko sustatu egiten dena indartu egingo du. Beti izan al da, baina, sexu bereizketan oinarrituriko hezkuntza bultzatua?
Frankismo garaia amaitzear zela, 1970.urtean hain zuzen ere, Hezkuntza Lege berria (LGE) plazaratu zen. Lege honen bitartez hezkuntza mistoa orokortuz joan zen Espainiar Estatuan, eskola publikoetan lehenik, ondoren kontzertatuetan eta azkenik ia pribatu guztietan ere. Modu honetan, 2002.urterarte estatuko eskola publiko zein kontzertatuetan modalitate mistoa onartu izan zen soilik, nahiz eta tartean hezkuntza erreformak izan ziren. Urte horretan bertan, ordea, LOCE legea plazaratzearen bitartez, ikastetxe bereiztuak kontzertatzeko aukera zabaldu zen.
Geroztik, heziketa zentru bereiztuen egoera bere horretan mantendu egin da, pasa den urritik aurrera Wert legearen bidez eredu hau indartu egingo delarik, antza.
Aukeratzeko eskubidearen izenean.
Azken lege erreforma honek, zentru segregazionista hauen finanziazio publikoa justifikatzeko, gurasoen “aukeratzeko eskubide” eta “askatasuna”-rekin batera, “sexu izaeragatiko diskriminazio eza” aldarrikatzen ditu. Honela azaltzen du LOMCE dokumentuak, hain zuzen ere:
El apartado 3 del artículo 84 queda redactado de la siguiente manera: En ningún caso habrá discriminación por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social. No constituye discriminación la admisión de alumnos o la organización de la enseñanza diferenciada por sexos (…). En ningún caso la elección de la enseñanza diferenciada por sexos podrá implicar para las familias, alumnos y centros correspondientes un trato menos favorable ni una desventaja a la hora de suscribir conciertos con las Administraciones educativas o en cualquier otro aspecto (…).”
Sexu arteko bereizketan oinarritutako hezkuntzaren hautua eskubide bat da, antza. Legearen arabera, administrazio publikoak eskubide hori bermatu beharra dauka guztion diruaz baliatuz, “diskriminazioa” ekiditeko. Erreforma honen atzean, aldiz, ez da eskubideen defentsagatiko edota askatasunarekiko grina ezkutatzen. Honen oinarrian, ideologia politiko patriarkarra jendartean zabaltzeko eta ezartzeko nahia ostendu egiten da. Izan ere, patriarkatua indartzeko, hezkuntza segregatua sustatzea hautu ezin eraginkorragoa da.
Hezkuntza eredu segregatuaren oinarri ideologikoak
Azken urteotan geroz eta ozenago entzuten ari dira bereizketa ereduaren aldekoen ahotsak, hainbat eta hainbat argudio darabiltzatelarik sexu arteko segregazio hau justifikatu nahian. Ez dut argumentu horiek guztiak jorratzen luzatu nahi, Marina Subirats soziologoak bere idatzietan ezin hobeki lantzen eta baliogabetzen baititu (“Coeducación o escuela segregada?Un viejo y persistente debate” 2010.urteko artikuluan, esaterako).
Bereizketa eredu honen oinarrian dagoen ideia nagusiaren aipamena egingo dut, ordea: “gizonak eta emakumeak ezberdinak gara biologikoki, hortaz, ezberdintasun horiek kontuan hartu eta aparte heztea da egokiena”.
Ez dut gizonen eta emakumeen artean ezberdintasun biologikoak ez daudenik esango, ez dut zertan egin. Azken urteotan, izan ere, sexu arteko ezberdintasun biologikoen ikerkuntza kopurua eta kalitatea nabarmen hazi egin da. Ikerketa hauek, gainera, emakumeontzako onuragarriak ari dira izaten batez ere, zientzia guztiek historikoki izan duten androzentrismo kutsua apurtuz doalako gutxinaka. Era honetan emakumeon ezaugarri eta behar espezifikoak geroz eta hobeto ezagutzen dira, medikuntzaren kasuan esaterako.
Dena den, arriskutsu deritzot ezberdintasun biologikoen ikerketatik atera daitezkeen ondorio deformatuei. Historian zehar, botere patriarkarra ezaugarri biologikoez baliatu izan da diskriminazio soziala justifikatzeko. XIX. mendean, esaterako, hainbat ikerkuntzek gizonen burmuina emakumeona baina %9 handiagoa zela frogatu zuten eta hortik emakumeok ahalmen intelektual urriagoa dugula ondorioztatu egin zuten. Gaur egun, baina, soberan demostratua dago oker zirela.
Egun, patriarkatuak tankera horretako argumentuak darabiltza hezkuntza eredu segregatua bultzatzeko, genero ezberdintasunak determinatzeko: mutilak neskak baino indartsuagoak dira, logikoagoak, bortitzagoak, sexualagoak, neskei begiratuz arreta galtzen dute…
Ezberdintasun biologikoek, aldiz, ez dute pertsonon bizitza soziala aldez aurretik determinatzen. Hau da, sexuak ez du generoa determinatzen. Badirudi sexu bereizketaren aldekoek bi kontzeptu hauek nahasten dituztela, genero ezberdintasunak naturalizatzen dituztelarik.
Pentsamendu horretan zimendurik, sexu segregazioa oinarri duten ikastetxeek pertsonen generoa determinatu eta azpimarratu egiten dute sexu biologikoaren arabera. Modelo honen bidez, haurren genero identitateak “neska” eta “mutil” kategorietan sailkatu eta bi horien arteko ezberdintasunak nabarmendu egiten dira, patriarkatua eusten duen oinarria mantenduz era honetan. Hezkuntzaren funtzioa, aldiz, ez da genero ezberdintasunen ezarpena, ikasleak beren aniztasunean errespetatzea eta heztea baizik.




lunes, 17 de octubre de 2016


ZERGAITIK EZ DIEGU NESKEI AUSARTAK IZATEN ERAKUSTEN , PERFEKTUAK IZAN BAINO?


Noiztik dator arazo hau?. Erantzuna, heziketan topa ditzakegu. Aurretik markatutako heziketak, patroi berdina jarraitu du betidanik. Alde batetik, mutilei ausartak eta erronka desberdinak betetzea erakutsiz, eta neskei aldiz, perfektuak eta egiten duten oro, kontu handiz egitea. 

MUTIL AUSARTAK, NESKA PERFEKTUAK... . 

Hona hemen artikulua:

http://www.rinconpsicologia.com/2016/07/y-si-ensenamos-las-ninas-ser-valientes.html




Gabon!

Irudi honekin zer bururatzen zaizue?



Gure gizartean denbora gutxian gauzak asko aldatu dira. Gaur egun gurasoen jarrera asko aldatu da. Garai batean irakaslearekin edo emaitzekin edozein arazo bazegoen, ikasleak izaten ohi zuen errua. Gaur egun aldiz, guztiaren errua irakasleak du. 
Guzti honek, irakaslearengan egoneza sortzen du. Hauek dira irakasleengan eragina dute hamar faktorek:

  1. Irakasleak irudi soziala galtzea.
  2. Lan eta erantzunkizun gehiegi.
  3. Irakaskuntzaren errealitatearekin talka egitea.
  4. Lan baldintzak eta baliabiderik eza.
  5. Bortizkeria eskoletan.
  6. Soldata desegokiak,aitorpenik eta diru pizgarririk eza.
  7. Irakasle/ikasle ratio handiegia
  8. Eskolan IKTak ezartzea.
  9. Zenbait irakaslerengan lan egonkortasunik eza.
  10. Nork bere buruan konfiantzarik eza.



Arratsalde on!

Gehienetan ikusi dugu eskoletan zein geletan umeek animalia bat izaten dutela. Kasu batzuetan, benetazko animaliak izaten dituzte, beste batzuetan aldiz, fikzioizkoak izan ohi dira. Umeek ikusi bezain laister izen bat ipintzen diote eta zaintzan laguntzen dute.

Batzuetan, guraso batzuk kezkatuta azaltzen dira maskota bat gelan dagoenean, agian umeari zerbait egin edota gaixotasun bat transmititu dizkiolako. Baina ohartzen bagara, abantail gehiago ditu animalia bat izatea.

Garapen psikologikoari dagokionez, umeek animalia bat izanda, zerbaitenganako erantzunkizuna garatzen dute eta haien arteko erlazio eta harremanetan laguntzen du. Adibidez, autistak diren umeak, oso harreman onak izaten dituzte animaliekin eta haientzat oso lagungarria da haien alboan animalia bat izatea. Nolabait ere, animalia bat duzunean erantzunkizun bat dago eta haurrek zaintzan laguntzen dutenez eginbeharren erantzunkizuna ikasten dute. Gainera, animalia batekin maitasuna eta errespetua lantzen ikas dezakete.

Honetaz gain, animaliek umeen autoestiman eragin handia dute. Umeek, zerbaiten erantzunkizun sentitzeak nagusitasun bat sortzen dio eta gai ikusten dira gauza gehiago egiteko laguntza eskatu gabe. Alegia, komunikazioaren garapenean eragin handia duela, eta oso lagungarria da umeentzat.

Amaitzeko, animaliekin haurrei bizitzari buruzko ikasgai asko erakutsi diezaiekegu: jaiotza, heriotza, gaixotasunak... Kasu hauek, haien bizitza pertsonalera eraman dituzte. Horrela, familian gertatutako antzeko egoerak hobeto eramaten ikasten dute eta haien sentimenduak adierazten eta laguntza eskatzen ikasten dute.












IRAKASTEKO HAMAR KONPETENTZIAK

Kaixo ! Gaur ikusiko ditugu zeintzuk diren irakasteko behar ditugun konpetentziak !

  1. Ikasteko egoerak antolatzea eta dinamizatzea.
  2. Ikaskuntzen aurrerapena kudeatzea.
  3. Erantzun bereizgarriak lantzea eta garatzea.
  4. Ikasleak bere ikaskuntzan eta bere lanean inplikatzea.
  5. Taldeka lan egitea.
  6. Eskolako kudeaketan parte hartzea.
  7. Gurasoei informazioa ematea eta euren inplikazioa bilatzea.
  8. Teknologia berriak erabiltzea.
  9. Lanbidearen zereginei eta gatazka etikoei aurre egitea.
  10. Nork bere etengabeko prestakuntza antolatzea.

jueves, 6 de octubre de 2016

1594/2011 ERREGE DEKRETUA


1594/2011 ERREGE DEKRETUA, azaroaren 4koa, irakasleriaren espezialitateak ezartzen dituen, 2/2006 Hezkuntzaren LEGE ORGANIKOA, maiatzaren 3koa (LOE) kontuan hartuz:



  • Irakasleriaren espezialitateak:
    • Haur Hezkuntza
    • Lehen Hezkuntza
    • Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa
    • Atzerriko Hizkuntza: Alemania
    • Heziketa Fisikoa
    • Musika
    • Pedagogia Terapeutikoa
    • Entzumena eta hizkuntza

  • Haur Hezkuntzan lan egiteko nolako onartzen diren titulazioak:
    • Haur Hezkuntzako zikloa (1. zikloan )
    • Haur Hezkuntzako gradua
    • Haur Hezkuntzako irakasle espezialitatea
    • Haur Hezkuntzako oinarrizko heziketa orokorraren diplomatura
    • Pedagogia ikasketak.

  • Haur Hezkuntzako irakasleek irakatsi beharreko materiak:
    • Curriculumean agertzen diren arlo guztiak

  • Atzerriko hizkuntza:
            B2 titulazioa izatea eskatzen da


miércoles, 5 de octubre de 2016

HAUR HEZKUNTZAKO PROFIL PROFESIONALA

Hona hemen, haur hezkuntzako profil profesionala ulertzeko baliagarria den eskema:

GEROA eskola (Waldorf)

Geroa eskola Trokonizen dago, Iruraitz-Gauna udalerrian, Gasteizetik hamar kilometrotara. Arabako hiriburutik oso gertu dago, beraz, oraindik ere jende gutxik ezagutzen duen arren, Waldorf  Stenier pedagogia erabiltzen duen eskola, EAEn aipatutako pedagogia erabiltzen duen bakarra da. Duela hamar urte ireki zituen ateak eta ikasle eskaera handituz joan denez, eskola berritzea eta hedatzea erabaki dute.

Waldorf Steneirren pedagogia, gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputzam adimena eta arima barneratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du, sormena eta ekimena landuz.

Pedagogia honen ezaugarri aipagarrienak, honako hauek dira:

- Haurrak askatasunean heztea. Horrekin batera, gizaki errepetutsuak izateko gaitasunak ikasten dituzte.

- Haurraren erritmoa errespetatu behar da.

- Haurra ekintza eta une guztien erdigunea da.

- Ez zaie soilik ikasgai konkretuei garrantzia ematen, baizik eta irakaskuntzarako arlo anitzetan garatzen diren trebezien ekintza bateratuari.

- Ikasketen programazioa, haurraren garapenaren arabera egiten da.

- Ez da kalifikaziorik ematen. Haurrak ez dira azterketekin eta errendimendu eskakizunekin presionatzen. Horren ordez, indibidualtasunean oinarritutako garapen kooperatiboa bultzaten dute.

- Naturarekiko harremanak. Urtaroen erritmoa eta ezaugarriak gertutik bizi egiten dituzte. gizakiak naturarekin eta ingurunearekin duen harremanaren kontzientzia hartu behar du.

Hona hemen, Waldorf pedagogia lantzen duen ikastola bateko bideo bat!





Espero dugu zuen gustokoa izatea!